_

GINKANA JARRILLERA


Gure ikasleek ostiralean (martxoak 15) abian jarri dute ginkana bat Portugaleteko toki bereizgarri batzuetan. Tailer bakoitzeko maila bietako ikasleen ordezkariek hartu dituzte beren gain ginkanaren prestaketa- eta koordinatze-lanak. 

 

Eskolaz kanpoko jarduera osagarri hau garatzeko orduan hainbat ikaslek bat egin dute koordinatzaileekin ginkanaren probak egin eta burutzen laguntzeko xedez.

 

Jarduera toki askotan burutu dugu, besteak beste, Gazte Gelan, Salazar dorrean, Santa Klara kulturtegian, Zubi Esekian, Mareometroan eta Areilza doktorearen parkean. Gainditu beharreko probak askotarikoak ziren, hala nola zenbait elikagai dastatu, oinezkoei herrialdeen hiruburuak galdetu, buruz behera jarri eta abar.


 
Ginkanari amaiera emateko otamena egin genuen zentroan bertan. Hura baliatuta, lehen mailako ikasleei bigarren hiruhilekoaren buletinak banatu genizkien.

Aitaren egun zoriontsua izan dezazuela.