_

LEHEN SOROSPENEN IKASTAROA PORTUGALETEKO OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAN


Martxoaren 21ean (osteguna) bigarren mailako ikasleek parte hartu zuten lehen sorospenen ikastaro batean. Osakidetzako Ezkerraldea-Enkarterri eskualdeko Lehen Mailako Arretako Unitateko nagusia, Carlos Antonio Perez jauna, izan zen ikastaroaren  arduraduna eta Elena Sanchez andrea, Portugaleteko OLHko Institutuaren Lanerako Prestakuntza eta Orientabidearen arduraduna, berriz, koordinatzailea.


Ikastaroak bi orduko iraupena izan zuen. Bertan, bizi-larrialdietako jokabideak eta jardun-prozedurak azaldu ziren, besteak beste eta batez ere bihotz-birikietako bizkortzea, gorputz arrotzek arnasbideetan kausatutako buxadura eta desfibriladoreak langundutako bizkortzea.


Ikasleriak hartu zuen parte taldeka eta premiazko laguntza egoeretan aplikagarri diren hainbat maniobra praktikatu zituen. Espero dugu inork ez dezala eduki horiek benetan egikaritzeko beharra, baina gertatzekotan, ikastaroan ikasitakoak salba lezake norbaiten bizitza.

Hona hemen lehen sorospenei buruzko esteka interesgarri batzuk:

- eSano (Osakidetzaren ekimena, osasunaren inguruko bideoak zabaltzeko)