Arestian aipatutako kasuetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren azken nota Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren42.4 artikuluan aurreikusten diren bloke komunei atxikitako moduluetan ateratakoaren batez bestekoa izango da.
Lanbide Hastapenerako Ikastegian Casilda Iturrizar 8, Portugalete Tl 944 729 310 ematen da. Honako prestakuntza-espetzialitate hauek daude: Ibilgailuak Mantentzeko Oinarrizko Ile-apainketa eta Estetika Profesionala. 15 urtetik aurrera gazteei daude zuzenduta. Maila Ertaineko Zikloetan eta Lanbide-Ziurtapenean sarbide zurena.
DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZAKO GRADUATU TITULUA LORTZEA
Oinarrizko Lanbide Heziketako titulu bat 2015-2016 edo 2016-2017 ikasturteetan lortzen duten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren titulua eskuratu ahal izango dute baldin eta Hezkuntzaren maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 44.1 artikuluan aurreikusten den ebaluazioa aplikatu beharrik ez badago eta formakuntza-zikloaren azken ebaluazioan, irakasle-taldeak erabakitzen badu Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren helburuak lortu ez ezik, ikasleari dagozkion gaitasunak ere eskuratu dituela.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)