_

ONARTZEKO IRIZPIDEAK


Esleipena egiteko ezarritako kolektiboek ondoren adierazten diren letretan duten lehentasun-ordenaren arabera egingo da esleipena. Horrenbestez, ez zaie plazarik esleituko kolektibo bateko eskatzaileei, baldin eta aurreko kolektiboan plazarik esleitu ez zaien eskabideak badaude.

Hona hemen kolektiboak:

a) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. edo 4. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, bide arruntaren bidez edo curriculum aniztasunaren bidez, betiere inskripzioaren urte naturalean 17 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.

b) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. edo 4. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 16 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.

c) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 15 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.

d) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 16 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.

e) Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 2. mailara arteko ikasketak egin dituzten ikasleak, betiere inskripzioaren urte naturalean 15 urte badituzte eta inskripzioaren unean EAEn eskolatuta badaude. Egun eskolatuta ez badaude, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako azken kurtsoa EAEn egindakoak izan behar dute.

f) 17 urtetik gorako ikasleak, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren edo laugarren kurtsoa egin dutenak edo, salbuespenez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren kurtsoa egin dutenak; betiere, irakasle-taldeak proposatu badie ikasleen familiei edo legezko tutoreei Oinarrizko Lanbide Heziketaren ziklo batean sar daitezen.

g) Aurreko kolektiboetan jasota ez dauden eskatzaileak, baldin eta egiaztatzen badute 17 urte edo gehiago dutela inskripzioaren urte naturalean.

Kolektibo bakoitzean lehentasun-hurrenkera ezartzeko, aintzat hartuko da historia akademikoaren batez besteko nota onena, I. eranskineko seigarren jarraibidean adierazten den moduan kalkulatua. Hala ere, g) kolektiboaren kasuan, adinaren arabera ezarriko da hurrenkera, txikienetik handienera.