_

OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA

Zer da Oinarrizko LH?

Oinarrizko Lanbide Heziketako irakaskuntzak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketaren barne daude, eta profil profesionala izan behar dute. Halaber, iraupen desberdineko lanbide-moduluetan antolatutako hezkuntza-zikloen bidez antolatutzen dira.
Profil profesionala bakoitzkk gutxienez Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko 1. mailako lanbide-kualifikazio oso baten gaitasun-unitateak hartzen ditu barne.
Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo bat gainditzen duten ikasleek dagokion oinarrizko lanbide-titulua jasoko dute.
Oinarrizko lanbide-tituluak hezkuntza-sistemako lanbide-heziketako erdi-mailako heziketa-zikloetan sartzeko aukera emango du.
Oinarrizko lanbide-titulua duten ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako graduatu-titulua lortuko dute, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren amaierako ebaluazioa gaindituta .