OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETA
Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloak binaikasturteko prestakuntza-zikloak dira. Zuzendutadaude DBH amaitu ez duten ikasleei
eta ikasketak lan-arlora bideratu nahi dituztenei. Ikasketok
derrigorrezko hezkuntzaren barruan daude eta doakoak dira. Argitu behar
dugu orain arte izan ditugun Lanbidearen Hastapenerako Kalifikazio
Programak (LHKP) ordeztu egingo dituztela.
· Oinarrizko
Lanbide Heziketako zikloek ikaskuntza iraunkorraren gaitasun
oinarrizkoez jabetzea bermatzen dute. Honako ikasgai hauek dituzte:
Gaztelania, Atzerriko hizkuntza, Gizarte-Zientziak, Euskara, Matematikak
eta Zientzia aplikatuak testuinguru pertsonalean eta Ikaskuntzakoak
lan-arloan.