_

SARTZEKO BALDINTZAK


AGINDUA, 2019ko maiatzaren 16koa, Hezkuntzako sailburuarena; honen bidez, egutegi komun bat ezartzen da non jasotzen baita zer epe dauden izena emateko eskaerak aurkezteko, onartzeko eta matrikulatzeko, 2019-2020ko ikasturtean, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoek eta pribatu itunduek eskaintzen duten hezkuntza-sistemako Lanbide Heziketako zikloetan; gainera, ikastetxe horietan onartua izateko eta matrikula egiteko jarraibideak onartzen dira, bai eta irakaskuntza horiek ematen dituzten ikastetxe guztietan eskaerak grabatzeko eta matrikula egiteko irizpideak ere.

Oinarrizko Lanbide Heziketari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Lanbide Heziketaren araubideari eta ezarpenari buruzko ekainaren 9ko 86/2015 Dekretuaren IV. kapituluan araututako alderdiak aplikatzen ditu agindu honek.
1.- 15 urte beteta izatea edo urte naturalean zehar betetzea.
2.- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren maila egina izatea edo, salbuespen moduan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren maila egina izatea.
3.- Irakasle taldeak Oinarrizko Lanbide Heziketako ziklo batean sartzeko proposamena egin izana guraso edo legezko tutoreei.

4.- Lanbide Heziketako edo DBHko titulurik gabe 17 urte baino gehiago izatea.