_

BISITALDIA BARAKALDOKO LA CAIXA ERAKUSKETARA


BISITALDIA BARAKALDOKO LA CAIXA ERAKUSKETARA
Gaur, martxoak 12, Portugalete Lanbide Heziketako Institutuko Ileapainketa eta estetika lantegietako ikasleak Barakaldon ikusgai dagoen La Caixaren erakusketa ikustera abiatu dira. "Empieza el espectáculo. Georges Méliès y el cine de 1900" izenburua du erakusketak.


Erakusketak ardatz du zinearen jaiotza XX.mendearen hasieran. Izan ere, azaltzen du haren sorrera Georges Méliès  (1861-1938) frantziarrari zor zaiola, zeren eta, berak magia eta fikzioa sartu baitzituen zinemagintzaren hastapenetan.

Erakusketa hau ikusgai dago Barakaldoko Herriko Plazan doan herritar ororentzat 2019ko apirilaren 7ra arte.