_

ESKOLAKO BITARTEKARITZA

Portugalete OLHUI zentroak berebiziko arreta jartzen dio eskola barruan sortzen diren istiluak kudeatzeari, zeren eta, ikasleen arteko harremanak kaltetzen baitituzte eta bizikidetza neurri batean zein bestean zapuzten baitute.

Askotan ohartarazpenak eta isunak ez dira eraginkorrak izaten gure ikasgeletan eta tailerretan gertatzen diren zenbait jokaera txar zuzentzeko. Horren karietara, badaukagu tresna bat prestakuntza antolatuaz gain jardueren garapen ona  begikotasunez egin ahal izatea bermatzeko oztopoak jartzen dituzten egoerak aztertzeko, eztabidatzeko eta kudeatzeko. Tresna hori eskolako bitartekaritza dugu. Bitartekari-lanak egiten dituen organo batean hezurmamitzen da lan hori. Ikasleen ordezkariek eta irakasleen ordezkari batek osatzen dute organoa moderatzaile eta erraztaile gisara aritzen direlarik.



Behin istilua zein den antzemanda organo bitartekariak balioespena egingo du. Kasuari buruzko informazioa objektibotasunez bilatzeaz gain, alde inplikatuei entzun egingo die. Ondoren, edozein gatazka edo jokaera gaitzesgarri alboratuta jarduketa bat planteatuko du. Hori horrela, alde biak asetzen saiatuko dira akordio zehatz eta irekietara haiek iritsarazi eta gero.

Beharrezko dugu, ezbairik gabe, alde guztiek lankidetzarako borondatea izatea jarduketa hitzartu bat adostu ahal izateko. Ondorioz, hartu beharreko neurriak baita datak edo epeak ere argiro ezarriko dira.

Denbora puska bat igarota jarduketa ebaluatzea komenigarri da. Halatan, ikusiko dugu gatazka zein puntutan dagoen eta hartutako neurriak ea planteatu behar diren berriro. Aitzitik, arazoa konpondutzat  ere jo dezakegu.