_

START-INNOVA EGITASMOAREN AMAIERA


START-INNOVA EGITASMOAREN AMAIERA
Otsailaren 25ean START-INNOVA egitasmoaren amaierako jardunaldira bertaratu ginen. El Correo egunkariak antolatu zuen Sarrikoko EHUko Ekonomia eta Enpresaren Fakultatean.
Ikasturte honen buruan bigarren mailako ikasleek ekimen honetan parte hartu dute Bizkaiko eta Arabako 43 ikastegitako 1.147 gazte gehiagorekin batera. 18 urtetik beherakoen kategorian aurkezturiko 161 proiektuetatik gure ikasleek puntuazio ona lortu dutela gaineratu behar dugu. Ezbairik gabe, harro egoteko modukoa bada guretzat.

Finalean sailkatutako lehenengo taldeen azalpenak entzun eta ikasteko aukera ere izan genuen aipatutako egun hartan. Proiektuak batzorde baten aurrean defendatu behar zituzten hark geroago balioetsi zitzan.Gaztez beterik zegoen Aula Magnan giro paregabea egon zen.