_

BISITALDIA SAN JORGE LHII ikastegira


BISITALDIA SAN JORGE LHII ikastegira

Otsailaren 22an (ostirala) bigarren mailako Ibilgailuen elektromekanikako ikasleak tutorearekin batera Santurtziko San Jorge Lanbide Heziketako Zentro Integratura joan ziren. Helburua zen ikastegiko instalazioak bertatik bertara ezagutzeaz gain, ertaineko graduko Ibilgailu automobiletako elektromekanika eta Sistema mikroinformatikoak eta sareak irakasgaiei buruzko informazioa jasotzea. Izan ere, gure ikasleek bi espezialitate horietan jarraitu nahi dute euren ikasketekin.   

Eskerrak eman nahi dizkiegu ikastegiko langileei gure bisitaldiari jarritako arretagatik.