_

ATEAK IREKITZEKO JARDUNALDIA

Maiatzaren 8an (asteazkena) 12:00etan ateak irekitzeko jardunaldia antolatu genuen Ibilgailuen Elektromekanikaren espezialitatean interesik duten ikasleei zuzenduta. Argazkietan Mª Jesús Riol zentroko zuzendaria dugu gazteei azaltzen guraso nahiz hezitzaileekin batera ikastegiaren egitura zein den eta nola funtzionatzen duen.


Espezialitate hori ikasten dutenetako bi ikasle, Igor eta Rober, hain justu ere, izan ziren ikasgelan eta tailerretan izan duten esperientzia kontatzeko prest egon zirenak. Xalotasunez eta bat-batekotasun handiz horren guztiaren berri eman zuten.


Horretaz gain, gure webguneko edukiak ere gaingiroki ikusi genituen ,zeren eta, euskarri hori tresna oinarrizkoa baita Lanbide Heziketaz nahiz gure institutuaz informazio garrantzitsua lortzeko.

Mekanika-lantegian bertan amaitu zen jarduera. Izan ere, bisitariek bertatik bertara aukera izan zuten instalazioak, ekipamenduak eta tokiak ezagutzeko. Bestalde, zalantzarik izan zutenek irakasleari nahiz gainerako ikaskideei galdetzeko beta ere izan zuten.

----------

Era berean, maiatzaren 10ean (ostirala) eta ordu berean Ile-apainketa eta Estetika espezialitatean interesik zutenei ikasgelak eta lantegiak erakutsi zizkieten.


Espezialitate horri zegokionez, Naty eta Azuzena izan ziren ikasle diren aldetik beren esperientziak eta iritziak plazaratu zituztenak.

Amaitzeko, bisitariei parafina berodun tratamendu bat izan ezik zigiluz (stamping) azkazalak apaintzeko erakustaldi bat ere egin zieten.