_

OLH: DROGA KONTSUMOAREN PREBENTZIOAN


Portugaleteko Udalaren Droga-mendekotasun Sailak herriko ikastetxeetan antolatzen dituzten hiru programatan parte hartzeko aukera eman zigun. “Lehen ukiak”, “Astelehenean gaixo” eta “Yerba” programek gaitasun sozialak lantzen dituzte parekoen arteko harremanak errazteko, zentroko bizikidetza bultzatzeko baita arrisku-jokaera batzuk prebenitzeko asmoz ere. Droga-kontsumoa eta babesik gabeko sexu-harremanak izatea horietako batzuk dira.


Abenduan eta urtarrilean parte hartu dugu tailerrotan.