_

BIZITZARAKO FINANTZAK


Otsailaren 22an (ostirala) amaiera eman genion Bizitzarako finantzak izenburupeko proiektuari. Proiektu hau Kutxabank-ek antolatu du eta

lehen mailako ikasleekin jarri dugu abian matematika arloan.

Proiektu honek helburu du, besteak beste, ikasleek ekonomia mailako gaitasun eta trebetasunak eskuratzea heldutan diru-kontuak normaltasunez gobernatu ditzaten, aurrekontua kudeatzeko orduan kasu.









Parte-hartzea oso interesgarria izan da jolasen bitartez finantza-gaietan oinarrizko hezkuntza-gaitasunak landu baitituzte; hots: matematikak, informazio digital zein soziala, herritarrei buruzkoa. Autonomia eta ekimen pertsonala ere landu dituzte.