_

HALLOWEEN

Urriaren 31n Halloween eguna ospatzen denez, ile-apainketa eta estetikako laguntzaile izateko bigarren mailako ikasleak beldurrezko jai horren berariazko makillaje batez karakterizatu genituen. Ondorioz, buruhezurrak, panpina apurtuak, zonbiak edota neskatxa odolustu eta zatikatuak izan genituen lagun ospakizunean.


Beldurrezko pasabide bat atondu genuen beste ikasleek ikus zezaten zer nolako makillajeak eginak zituzten beste ikaskideek eta zein objektu  aztoragarri eta beldurgarrik apaintzen zuten tokia.  


Jarduerari amaiera emateko otamena prestatu genuen. Ikasleek berek ekarri zuten janaria. Halloween jaia zenez itxura higuingarriko gozokiak eta litxarreriak ekarri zituzten. 


Eskerrik asko guztioi parte hartzeagatik

Ahaleginak merezi izan zuen!