_

GOSARI OSASUNGARRIA PORTUGALETEKO OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAN

Urriaren 29an (astelehena) Natura irakasgaian “Elikadura eta Nutrizioa” gaiari heltzeko, ikasgela batean lehen mailako ikasle guztiekin gosari osasungarri bat prestatu dugu. Ikasleek berek ekarritako elikagai askotarikoekin (fruta, zerealak, esnea, ogia eta abar) nutriente ugaridun gosaria, karbono-hidratoz eta bitaminaz osatua, hain zuzen prestatu dugu.

Datuen arabera, ikasleen laurdenak astelehenetik ostiralera ez du gosaltzen eta otordu hori eginez gero gosari eskasa hartzen du. Hortaz, gosari on bat hartzearen garrantzia azpimarratu egin diegu. Izan ere, askotarikoa eta orekatua izan behar du gosariak. Hona hemen beharrezko osagaiak: esneki bat (baso bat esne), zerealak (ogia, ogi txigortuak eta abar) eta fruta bat.



Blogaren sarrera hau baliatuta gomendatzen dizuegu Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) nutrizio osasungarriari buruzko aholkuak irakur ditzazuela haren webgunean.