Pantallas Amigas
elkarteak antolatu eta dinamizatutako sentsibilizazio-tailer bateko bi saiotan
parte hartu dute lehen mailako ikasleek.
Gaia hauxe izan da: teknologia berrien erabilera seguru eta arduratsua eta bai
Interneten bai gizarte-sareetan arriskuak prebenitzea.
Zein onura dakarkiete teknologia berriek gure
seme-alabei?
Internetek aukera
anitz ematen du informazio entzunezkoa eskuratzeko, askotariko ezagupenak
lortzeko, ikaskuntza kolaboratiboa egiteko eta gertuko lagunekin nahiz beste
kultura batzuetako jendearekin harremanetan jartzeko ere bai.
Gainera, sakelakoei
esker autonomia handiagoa dute eta arintasun handiagoz antola ditzakete
harremanak nahiz jarduerak. Bideojokoekin, halaber, gaitasun asko gara
daitezke, besteak beste, koordinazio psikomotorra eta espazioaren eta tokiaren
orientazioa.
Zein arrisku egon daiteke?
ADN deritzon sailkapen bat (Abusuzkoa, Normala eta Delituzkoa) dugu:
Sarritan menpekotasuna sor dezakeen erabilera abusuzkoak bi ondorio mota
ditu:
- Asaldura fisikoak: lodieria, psikomotrizitate-funtzioen garapen falta, gihar eta hezurretako asaldurak, ikusmen-arazoak ahaleginaren ahaleginez…
- Asaldura psikologikoak, isolamendu gehiegizkoa, gizarte-trebetasunetan gabezia-garapena, errealitatearen ikuskera desitxuratua, menpekotasuna…
Erabilera delituzkoak legeak zigortutako jarduketa bat
egiten den aldiei egiten die erreferentzia. Ekintza bakuna izan daiteke, hala
nola norbait kalumniatzea edo haren pribatutasunaren aurka egitea webgune
batean mezu bat, argazki bat edo bideo bat argitaratuta.
Erabilera normala da, baldin eta, asmoan (delituzkoa) edo erabilera
kopuruan (abusuzkoa) hondo-defekturik ez badago. Edukiaz, Harremanez eta
Merkataritzaz mintza gaitezke:
- Edukiei dagozkien arriskuak, bai legez kanpokoak (xenofobiaren apologia, haurren pornografia…) bai legezkoak (dieta miragarriak, pornografia, gore webguneak, lehergailuak fabrikatzea).
- Harremanei dagozkien arriskuak, sexu-harrapakariak izan daitezkeen ezagunekin, pederastekin edo jazartzen gaituzten ezagunekin (ziberbullynga).
- Merkataritza arloko arriskuak. Edonor biktima izan daiteke webgune jakin batean iruzurrezko erosketa bat eginda edo zerbait enkante-webgune batean erosita. Saltzaile pribatu baten iragarkiari erantzutean ere horrelako zerbait gerta daiteke.
Iturria: Ordiziako Udalaren “Seme-Alabak”
aldizkarirako artikulua, Jorge Flores Fernándezek (2018ko apirila) idatzia.
