_

LIBURUAREN EGUNA

Astelehenean (apirilak 23) Liburuaren Eguna zela aprobetxatuz, Portugaleteko Udal Liburutegira hurbildu gara instalazioak bertatik bertara ezagutzera baita jakitera ere zein diren erabiltzeari begirako zerbitzuak. Horretaz gain, Udalaren zerbitzu honen ekimenari esker, eguna ospatu nahian liburu bana jaso dugu opari.


Goiko argazkietan gure lehen mailako ikasleak ikusten ditugu Udal Liburutegiak eskaintzen dituen liburuak hautatzen.


Irakurtzeak irudimena, sormena, ikaskuntza, oroimena, ortografia, kontzentrazioa, ahozko ulermena, hiztegia, enpatia, zentzu kritikoa eta askoz gauza gehiago bultzatzen ditu. Beraz, gaur, bereziki, guztiok animatu nahi zaituztegu liburuak irakurtzera baita liburuez gozatzera ere. Ciceronen hitzak, prezeski, berriro ekarri nahi ditugu gogora: Libururik gabeko etxe bat arima bako gorputz bat da.