_

BIGARREN Kurtsoko ikasleen agurra

Bigarren kurtsoko ikasleek joan zen martxoaren 22an bukatu zuten formazioa gure ikastetxean enpresetan praktikak hasi aurretik.

Hori ospatzeko, lehen kurtsoko ikasleekin batera, hainbat hiri desberdinetako plater kozinatu tipikoen dastaketa antolatu genuen. Goxo-goxoak, benetan!






Hauexek dastatzeko aukera izan genuen:
Swa kbira Marruekoseko talotxoak, Mexikoko tamalak (arto gozoz egindako biribilkiak), Afrikako iparraldeko baklawa (eztizko goxoa), Espainiako patata- tortilla eta amonaren tarta (txokolatezko bonba), Paraguayko salda (gaztazko tortilla) eta Kolonbiako haragiz barrubetetako enpanadak.




ESKERRIK ASKO IKASLEEI ETA EUREN FAMILIEI LAGUNTZAGATIK


Jardunaldia bukatzeko, gainerakoei  eskerrak emateko  mezu baiezkoak idatzi genituen eta elkarri onena opa genion apiriletik aurrera hasiko den aldi berrirako.

Bihotzez eskertu nahi dizuegu:
emandako arreta,
egunak erronka bihurtzea
onena ematea
zure errespetua
zure ahalegina
elkarrekin hazten jarraitzeko aukera ematea
eta partekatutako emozioak

Mundua borobila da eta baliteke gaurko agurra hasiera bat izatea