_

ZUBI ESEKIAREN 125. URTEURRENA

Portugaleteko Zubi Eskekiak uztailaren 28an 125. urteurrena ospatuko du. Hori dela kausa, eraikin horren omenezko hainbat jarduera antolatu dugu. Ezbairik gabe, gure herriko ikurrik garrantzitsuena izateaz gain, gehien miretsi eta maite duguna ere bada.
Esan bezala, jarduera askotarikoak egin ditugu, besteak beste, bideoak ikusi; fitxak landu. Izan ere, Zubi Esekia protagonista izan den argazki-lehiaketa batean ere parte hartu dugu. Hala, sormena garatzeko aukera ezin hobea izan dugu.



Hor erakusten dugun argazkia, hain zuzen ere, argazki irabazlea dugu. Egileak Ane Ayo eta Oihane Gorrochategui dira.

Alderdi asko balioetsi dugu, hala nola freskotasuna, enkoadraketa eta sormena. Horretaz gain, denok hainbeste errespetatu eta miresten dugun gure ondare historiko-artistikoaren ikurrari, ehun urte beteak dituenari, hain justu ere, gazteek egiten dioten agurketa alegoriazkoa nahiz garaipenezkoa ere azpimarratu behar dugu.