Bigarren mailako ikasleak GAZTEKIN hezkuntza-proiektuan parte hartzen ari dira. Portugaleteko Udalaren Hezkuntza, Gazteria eta Kirol Sailak antolatu duen egitasmo honek helburu du ideia ekintzaileak bultzatu eta sostengatzea.
Saioak oso interesgarriak dira ikasleei aukera ematen baitiete beren interes eta trebetasunei buruzko hausnarketa egiteko. Ondoren, lau taldeek proiektu bana asmatu behar izan dute.
