Iragan zen ostiralean Portugalete OLHUIko ikasle guztiak Santa Klara kulturtegian deitu zituzten aurreko saioetan landutako proposamenak erakutsi zitzaten. Ikasleen delegatuek horretarako esleitutako gela atondu zuten zazpi talde aritu ahal izateko. Izan ere, zazpi proposamen azaldu eta defendatu behar izan zituzten 1. eta 2. mailako ikasleen artean.
Talde guztiek ideiarik onena zutelakoan nekez isiltzen ziren ondo entzuteko nola jardun behar zuten. Gaineratu beharra dago lehenengo aldia zela zentro osoak parte hartzen zuela. Hala ere, behin mahai nagusian berbatiak jarrita mikrofonoa zabalik eta talde guztietako bozeramaileei begira…aurreko egoera aldatuz joan zen.
Igorri batik bat eman nahi dizkiogu eskerrak moderatzaile-lanetan ibili baitzen. Egia esan, berak bertatik bertara bizi izan zuen gazteak ostiral goiz bateko azken orduetan kontrolatzea ez dela batere erraza.
Hona hemen saioan erakutsitako proposamenei buruzko argazki batzuk:
Ikasle guztiek beren iritziz onenak ziren hiru proposamenei eman zieten botoa. Hiru proposamenok Portugaleteko Udalak sustatutako Aurrekontu Parte-Hartzaileetan sartuko dira.
Behin botoak zenbatuta eta jakinda zein izan diren hiru proposamen irabazleak, horren berri emango dizuegu blogean.
