_

GURASO ETA TUTOREEKIKO BILERAK

Portugalete Oinarrizko Lanbide Heziketako irakasleek urriaren 2an(asteartea) 18:00etan 3.ikasgelan ikasturte-hasierako bilera bat egingo dute ikasleen gurasoak nahiz tutore guztiak deituta.


Bilerara etortzeari garrantzitsu deritzogu hainbat gai landuko baitira, besteak beste, nor den ikaslearen tutorea, zentroak zein gidalerro duen, zein diren gure helburuak eta irizpideak, zein araudi dugun eta abar. Horretaz guztiaz gain, gurasook dituzuen zalantzak argitzeko ere baliagarri izango da oso.

Bilera-deiari buruzko orri bat banatu zaie ikasleei atzealdeko egoera-orrian zuen izenpea bueltan ekar dezaten. Hala, egiaztatuko da bileraren berri bazenutela. Halaber, adierazi beharko duzue ea etorriko zareten ala ez.