_

AZAROAREN 25A, PORTUGALETE LANBIDE HEZIKETAN

Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako eguna dela eta, ikastetxeko ikasleek eta irakasleek Gazte Gelako Hezkuntza eta Gazteria Sailak antolatutako joko eta dinamiketan parte hartu dute.


Helburua zen jokoen bitartez gure gizartean irauten duten zenbait jokaera eta jarreraz kontzientzia hartzea. Izan ere, emakumeek pairatzen duten bazterkeria eta indarkeria iraunarazten dituzte jokamolde horiek guztiek.




Horretaz gain, Udalak azaroaren 23an antolatu zuen genero-indarkeriaren aurkako elkarretaratzean baita adierazpen instituzionalaren irakurketan parte hartu genuen.