_

EUROPAKO ONDAREAREN JARDUNALDIAK PORTUGALETEKO OINARRIZKO LANBIDE HEZIKETAN

Urriaren 19an (ostirala) Ileapainketa-eta Estetika-Laguntzailearen espezialitateko lehen mailako ikasleek Portugaleten barrenako bisitaldi batean parte hartu zuten. Bisitaldiaren ikurritza “Portugaleteko emakumeak: ahaztutako historia” zen. Bertan, udalerriko historian emakumeek izan duten garrantzia nabarmentzea zen helburua, jarduera 2018ko Europako Ondarearen Jardunaldien barruan (XVIII. edizioa) egon delarik. 

Edizio honen izenburu orokorra hauxe da:” Ondarea, emakumeen emaria”. Izan ere, kultura-ondarearen sorkuntzan eta transmisioan emakumeen garrantziari azpimarra egin nahi dio.