Bigarren mailako ikasleen ekimenez, iragan zen ostiralean, hain zuzen, lehen jarduera osagarriari ekin genion. Barbakoa bat antolatu genuen ikastetxetik kanpo. Jarduerari esker, giro ludiko eta lasai batean (gastronomia lagun) egonda, elkar ezagutzeko aukera izan genuen. Giro ona egon zen, denok parte hartu baikenuen jardueran. Hala ere, Derlis Fernandoren lana batik-bat azpimarratu nahi dugu parrilla-sukaldari lanetan bikain aritu baitzen. Hona hemen irteeraren irudi bakan batzuk:
