Eskerrak eman nahi dizkiogu Santa Klara kulturtegiari jarduera burutu ahal izateko aretoa eta proiekzio-eta soinu-materiala erabiltzen uzteagatik.
Lanbide Hastapenerako Ikastegian Casilda Iturrizar 8, Portugalete Tl 944 729 310 ematen da. Honako prestakuntza-espetzialitate hauek daude: Ibilgailuak Mantentzeko Oinarrizko Ile-apainketa eta Estetika Profesionala. 15 urtetik aurrera gazteei daude zuzenduta. Maila Ertaineko Zikloetan eta Lanbide-Ziurtapenean sarbide zurena.
STARTINNOVA: PROIEKTU-AURKEZPENAK
Aurreko ostiralean, otsailak 16, Portugaleteko Oinarrizko Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleek Startinnova proiektuan egindako lanak aurkeztu zizkieten lehen mailako ikasleei Santa Klara kulturtegian.
Aldez aurretik, ekitaldian parte-hartu duzuen guztiok zoriondu nahi zaituztegu. Proiektuaren aurkezpenak oso modu natural eta patxada handiz egin zenituztelako, beldur eszenikoa eta urduritasuna alde batera utzita.
Andonik, gurean praktikaldia FPBn egiten ari den ikasleak Startinnova proiektuarekin eta parte-hartzaileekin erlazionaturik dagoen Kahoot bat konfiguratu du. Aplikazio hori taldekideek beren taldeetan egiten dituzten lan eta aurkezpenei balioespena egiteko da.

