_

IZENA EMAN PORTUGALETE OLHUI

Ekainaren 3tik 14ra



ELEKTROMEKANIKA


ESTETIKA

WEB BERRIA

Webgune berri batean ari gara lanean, eta, beraz, egun batzuetan barru blog hau domeinu berriraino bideratuko da (laster iragarriko dugu). Bitartean, blog honetan argitaratzen jarraitzen dugu.

ESKERRIK ASKO ENPRESA LAGUNTZAILEEI


Ekainaren 5ean, ile-apaindegietako laguntzaile eta ibilgailuen elektromekanika espezialitateko bigarren mailako ikasleek  Lantokiko Prestakuntza fasea bukatuko dute


Oso esperientzia baliagarria izan da gure ikastetxeko oinarrizko prestakuntza amaitzeko.

Zorionak eman nahi dizkiegu gure ikasleei, ikastaro honetan gurekin lan egin duten enpresei, haien ateak irekitzeagatik eta gazte horiei laguntzeagatik.




IBILGAILUAK KONPONTZEKO TAILERRAK
CARROCERÍAS ROMO Leioan
EUROMASTER Bilbon
BOMLOY Trapagaran





 

ESTETIKA ZENTRUAK
KERALA Portugaleten
FAMIK Areetan
IRISBELL Areetan





ILEAPAINDEGIAK
ANABEL Portugaleten
INGAR Portugaleten
LARREA Santurtzin


ESKERRIK ASKO !

SEXOLOGIA TAILERRA GURE ZENTROAN


Oinarrizko LH 1. mailako ikasleek sexologia bi prestakuntza-saiotan parte hartu dute, 5 orduko iraupenarekin, Biko Arloak elkartearen eskutik eta Potugaleteko  Udalak drogamenpekotasunanen prebentzioan duen konpromisoari esker
 Resultado de imagen de imagenes sexología

Partaidetza-dinamikak erabiliz, sexuari buruz hausnarketa egin dute ikasleek, hala nola,alkoholaren kontsumoa sexu-harremanetan,transexualitatean, sexu-orientazioan, sexu-abusuetan, antisorgailuetan eta beste gai batzuen artean EZETZ esateko gaitasunan.

Oso saio interesgarriak izan dira

ESKERRIK ASKO KERALA ESTETIKA ZENTROARI

Maiatzean,enportuglete.com egunkariak Kerala zentroan erreportajea argitaratu du, estetika arloan hamaika urte bete zuelako.
Publikoki eskertu nahi dugu gure ikasleekin egindako lanagatik, lan munduan murgiltzen laguntzeagatik eta estetika oinarrizko gaitasunak lortzeagatik.


ATEAK IREKITZEKO JARDUNALDIA

Maiatzaren 8an (asteazkena) 12:00etan ateak irekitzeko jardunaldia antolatu genuen Ibilgailuen Elektromekanikaren espezialitatean interesik duten ikasleei zuzenduta. Argazkietan Mª Jesús Riol zentroko zuzendaria dugu gazteei azaltzen guraso nahiz hezitzaileekin batera ikastegiaren egitura zein den eta nola funtzionatzen duen.


Espezialitate hori ikasten dutenetako bi ikasle, Igor eta Rober, hain justu ere, izan ziren ikasgelan eta tailerretan izan duten esperientzia kontatzeko prest egon zirenak. Xalotasunez eta bat-batekotasun handiz horren guztiaren berri eman zuten.


Horretaz gain, gure webguneko edukiak ere gaingiroki ikusi genituen ,zeren eta, euskarri hori tresna oinarrizkoa baita Lanbide Heziketaz nahiz gure institutuaz informazio garrantzitsua lortzeko.

Mekanika-lantegian bertan amaitu zen jarduera. Izan ere, bisitariek bertatik bertara aukera izan zuten instalazioak, ekipamenduak eta tokiak ezagutzeko. Bestalde, zalantzarik izan zutenek irakasleari nahiz gainerako ikaskideei galdetzeko beta ere izan zuten.

----------

Era berean, maiatzaren 10ean (ostirala) eta ordu berean Ile-apainketa eta Estetika espezialitatean interesik zutenei ikasgelak eta lantegiak erakutsi zizkieten.


Espezialitate horri zegokionez, Naty eta Azuzena izan ziren ikasle diren aldetik beren esperientziak eta iritziak plazaratu zituztenak.

Amaitzeko, bisitariei parafina berodun tratamendu bat izan ezik zigiluz (stamping) azkazalak apaintzeko erakustaldi bat ere egin zieten.

BIGARREN HIRUHILEKOAREN AGURRA

Pozarren egin zioten agur Ile-apainketa eta Estetika espezialitateko lehen mailako ikasleek bigarren hiruhilekoari.



Espero dugu ikasle guztiek oporraldi ona izan dezaten.